Jai Alai League finala hilak 28an jokatuko dute Karmelo Balda Pilotalekuan
Aurreko urteko aurkezpen argazkia, artxiboko irudian. Jai Alai League zesta-punta txapelketaren finala Donostiako Karmelo Balda Pilotalekuan jokatuko dute. Final handia hilak 28an jokatuko dute, eta A eta B finalerdiak hilak 14ean eta 21ean, hurrenez hurren. Partida denak 19:00etan jokatuko dituzte.
Sarrerak erosteko epea gaur ireki da, 12:00etan, eta Jai Alai Leagueren webgunean eskuratu daitezke. Hiru egunetarako bonua 41,9 eurotara dago, finalerdietako sarrerak 16 eurotara eta final handikoak 21,2 eurotara (gestio gastuak gehituta).

