Denboraldi berri bat
Adarra eta Urumea.Maddi Viana Amaierak beti dira zailak. Halako bertigo sentsazio bat sortzen dute: Eta orain zer?
Dena agian ez da aldatuko, baina beste etapa bat, beste denboraldi bat hasiko da. Aldaketa batzuk agian ez dira nabarituko eta beste batzuek sekulako hutsunea utziko dute.
Ikasi behar da hutsune horiekin zer egin. Beste zerbaitekin ordeztea da aukera bat. Horrek, ordea, ahaztea ekar dezake.
Oroitzapenak uxatu beharrean, bete hutsuneak haiekin. Tristura dakartenak, haserrea dakartenak, poztasuna dakartenak… Besarkatu denak. Ez lotsatu eta eman sentitu beharrekoari ongietorria. Horrek ere hutsunea betetzen lagunduko du.

