Donostia Rugby Baleazaleak taldearen estreinaldia
Donostua Rugby proiektuaren aurkezpena, Donostiako Udaletxean.Donostia Kirola Bihar, larunbata, aurkeztuko dute Donostia Rugby Balezaleak taldea, Gernika Errugbiaren aurkako lagunarteko partidan, Anoetako estadio txiki berrituan 16:00etan. Partida gizonezkoen taldeak jokatuko duen arren, emakumezkoen taldea ere bertaratuko da aurkezpenera.
Bera Bera eta Donostiako Atletiko taldeak batu egin dira “Donostian erreferentziazko klub bat eraikitzeko”. Iñaki Gabarain udaleko Kirol zinegotziak adierazi du errugbia batzea “mugarri garrantzitsua” dela eta Donostia Kirolaken babesa duela proiektuak.

