Inoiz baino gehiago erabili da garraio publikoa uda honetan
Igeldoko B7 autobus linea. Artxiboko irudia.Dbus Donostiako Udalak udan egindako garraio publikoaren erabilera aztertu du, eta balantze positiboa egin du: “6 milioi bidaiatik gora izan ditu –garraio publikoak– uztailean eta abuztuan, iazko udan baino %3,78 gehiago”.
Dbusen eta Dbizi zerbitzuen erabileraren gorakada nabarmendu du udalak, baita Illunbeko anezka zerbitzuarena ere, aurreko udan baino %24,79 gehiago erabili da azkeneko hau. Udalak jakitera eman duenez, Dbiziren erabilerak %15,93 egin du gora eta Illunbeko anezka zerbitzuaren bidaiek %25. Olatz Yarza Mugikortasuneko eta Garraio Iraunkorreko zinegotziaren hitzetan “aurtengo udan mugikortasunaren balorazioa oso positiboa da eta udal zerbitzuek herritarren konfiantza dutela berresten du”.

