Donostia Arraun Lagunak-ek nagusitasun osoz irabazi du Kontxako emakumezkoen lehen jardunaldia
Donostiarrako neskak seigarren postuan sailkatu dira, estropada ona jokatuta. Segundo gutxira dituzte ohorezko postuak.
Donostia Arran Lagunak-eko arraunlariak kaira iristen, estropada jokatu ondoren.Joseba Parron San Sebastian Kontxako Bandera emakumezkoen estropadarekin abiatu da, eta Donostia Arraun Lagunak izan da lehen jardunaldiko onena. Bigarren txandan nabarmen nagusitu dira 10:49.68ko denborarekin.
Tolosaldea izan da bigarren, San Juan hirugarren eta Astillero laugarren. Lugañenea ontziak bederatzi segundoko abantaila izango du datorren asteko igandean. Bosgarren Kontxa eskuratzeko urratsa egin dute.
Nagore Osoro Arrauneko patroiaren balorazioa jaso du hedabide honek, lehen jardunaldia irabazi ostean:
Donostiarrako neskak, berriz, seigarren postuan sailkatu dira, estropada ona eginda. Lehen txandan aritu dira, eta hirugarren bukatu arren, Tolosaldearengandik nahiko gertu geratu dira. Bantxa ontziak azken asteotan izandako hobekuntza berretsi du Kontxako badian.
Irati Mercader Donostiarrako arraunlariaren balorazioa jaso du hedabide honek, lehen jardunaldian estropada ona jokatu ondoren:
Bitxikeria gisa, pasa den urtean ere Arraun izan zen onena lehen jardunaldian, eta Donostiarrak seigarren bukatu zuen.
Hauxe da emakumezkoen lehen jardunaldiko sailkapen ofiziala:
1. Donostia Arraun Lagunak 10:49.68
2. Tolosaldea 10:58.86 (+9.18)
3. San Juan 11:00.22 (+10.54)
4. Astillero 11:00.42 (+10.74)
5. Hibaika 11:02.00 (+12.32)
6. Donostiarra 11:02.94 (+13.26)
7. Zarautz 11:07.76 (+18.08)
8. Orio 11:08.14 (+18.46)

