Donostiarrak gertu izan du lehen jardunaldiko garaipena
'Torrekua II' ontziak estu hartu du Orio lehen txandan, eta lehia polita eskaini dute, donostiarrek bigarren bukatu badute ere.
Donostiarra eta Orio gertu, gizonezkoen lehen jardunaldian.Joseba Parron San Sebastian Amaitu da Kontxako lehen jardunaldia gizonezkoen estropadarekin, eta erakustaldi ona egin ostean, traineru bakarra dute Donostiarrako mutilek aurretik: Orio. Horiak izan dira onenak gizonezko banderako lehen txandan —eta lehen jardunaldian— eta horrek abantaila emango die datorren iganderako, baina Donostiarrak oso estu hartu ditu estropadako azken metroetan.
San Nikolas ontziak hiru segundoko abantaila du Torrekua II traineruarekiko, eta ohorezko txandan ariko dira datorren igandean. Zierbena eta Hondarribia izango dituzte arerio, epaileek laugarren postua gipuzkoarrei eman ostean. Hasiera batean, Urdaibaik denbora hobea egin arren, hiru segundoko zigorra ezarri diete.
Arkaitz Diaz patroi donostiarraren balorazioa jaso du hedabide honek, lehen jardunaldian garaipenekin gertu egon ostean:
Hona hemen gizonezkoen lehen jardunaldiko sailkapen ofiziala:
1. Orio 19:51.60
2. Donostiarra 19:54.70 (+3.10)
3. Zierbena 20:02.70 (+11.10)
4. Hondarribia 20:14.94 (+23.34)
5. Urdaibai 20:15.62 (+24.02)
6. Isuntza 20:34.92 (+43.32)
7. Getaria 20:40.98 (+49.38)
8. Ondarroa 20:54.04 (+1:02.44)

