Alcer Gipuzkoak erakusketa antolatu du 50. urteurrena ospatzeko
Alcer elkarteak 50 urte bete ditu.Alcer Gipuzkoako giltzurruneko gaixoen elkartea Alcerrek erakusketa ibiltaria antolatu du, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko. Irailak 9tik 25era artean Egiako kultur etxean egongo da ikusgai.
Erakusketan 10 panel egongo dira ikusgai eta horien bidez “elkartearen 50 urteko ibilbidea, mugarri historikoak eta organo emaitzaren zein giltzurrun kolektiboaren arretan egindako lana” jaso du elkarteak.
Egiako kultur etxean erakusketa ikusteko ordutegia honakoa izango da:
- Goizez: 10:00etatik 14:00etara.
- Arratsaldez: 16:00etatik 20:30era.


