Giro ederrean ospatu dituzte Txomiñeneko jaiak asteburuan
Txomiñeneko jaietako jardueretako bat, asteburu honetan.Txomiñeneko jai batzordea Txomiñeneko jaiak ospatu dituzte asteburuan, hilaren 4tik 6ra, baita jai giro ederrean ospatu ere. Auzoko haur, gazte eta heldu asko eta asko jaietan murgilduta egon dira hasieratik bukaerara, jai batzordeak antolatutako hamaika jardueratan parte hartuz.
Hain zuzen ere, asteburuaren laburpentxoa iruditan ikus dezakezue jarraian: haurrentzako ikuskizunak, herri krosa, Txominvision aurtengo berritasuna eta, oro har, giro aparta.

