Oihana Egañaren lana jarri dute 'Ilurstratzailearen Txokoa' erakusketan
Oihana Egañaren lanetako bat.Oihana Egaña Aiete Kultur Etxeko Ilustratzailearen Txokoan jarri dute Oihana Egaña ilustratzailearen lana ikusgai, irailak 9tik abenduak 9ra artean egongo da erakusketa.
Asun Balzola Elorza irudigile eta egile ezagunaren inguruko album ilustratua egin du –Asun Balzola Elorza: Koloreekin pentsatzen zuen neskatoa–, Yolanda Arrieta idazlearekin elkarlanean. Magisteritza eta Euskal Filologia ikasketak egindakoa da, eta irakaskuntzarekin lotutako kartelak ere egin ditu; baita ere Berdintasuna Amets egitasmoko deialdi guztietako iruditegia, eta hainbat libururen azalak. Gainera, Ilazki euskaltegiko kartelen ilustratzaile gisa ere aritu da.
Honako ordutegian ikusi ahal izango da erakusketa:
- Asteartetik ostiralera: 16:00etatik eta 20:30era.
- Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
- Igandeetan 10:00etatik 14:00etara.
- Astelehen eta jaiegunetan itxita egongo da.

