Donostiara iritsi dira irakasle jubilatuak protesta eginez
Atzo udaletxearen parean elkartu ziren hainbat irakasle jubilatu, zor dizkieten kalteordainak eskatuz.Adostuz Adostuz elkartean bildu diren irakasle jubilatuek Euskal Herrian zehar bizikleta itzulia egiteari ekin zioten hilaren 6an, Gasteiztik. Atzo Donostiara iritsi ziren eta udaletxe parean argazkia egin zuten.
Adostuz elkartean irakaskuntza publikoko 4545 irakasle jubilatu bildu dira, lan hitzarmena bete dadila eskatzeko. Jubilazio aurreratuagatik indemnizazioa jaso beharko lukete, baina elkarteak salatu du 2012tik ez dutela jaso kalteordainik.
Irakasle jubilatuek gogorarazi dute 2012an Legebiltzarrak Diru aurrekontuen legearen bitartez eten egin zuela kalteordainen ordainketa, argudiatu dute etenda dagoenez ez dutela ordaindu nahi. Hala, “etetea ezabaketa bihurtu nahi” dutela salatu du elkarteak. Legebiltzarrak “bitan adostu zuen ordaintzeko” ziurtatu dute irakasleek, Eusko Jaurlaritzak –EAJk eta PSEk salatu dutenez–, ordea, ez duela bete nahi.

