Maria Elena Arizmendi omendu dute udaletxean
Maria Elena eta Jose Carlos seme-alabak, Maria Elena Arizmendiri egindako omenaldian.Donostiako Udala Maria Elena Arizmendi (Donostia, 1916) dantzari, koreografo, idazle eta ikerlaria izan zen. Euskal jantzien inguruko Vascos y trajes bi liburukidun obra egin zuen, hamabost urtez ikertu eta jasotako euskal jantziak bilduz. Atzo Donostiako Udalak omendu egin zuen, Euskal Jaien testuinguruan.
Kresala Dantza Taldeak Arizmendik berregindako batelarien dantza eskaini zuen eta udalak Arizmendiren alaba Maria Elena Iribarreni eta seme Jose Carlos Iribarreni eman zien amak egindako lanagatik aitortza.


