Palestinaren aldeko elkarretaratzera deitu du Gernika-Palestinak
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak elkarretaratzera deitzeko egin du prentsaurrekoa.Gernika-Palestina Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak kontzentrazioak egingo dituela jakinarazi du, Euskal Herriko udaletxe guztien aurrean, urriak 8an, osteguna, 19:00etan Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez! lelopean.
Euskal jendartea “hausnarketa sakona” egitera gonbidatu du taldeak, orain arte euskaldunek “egoeraren tamainako ardura eta erantzukizuna aurkeztu” dituela gogorarazi du eta gaineratu du horrelako egoerak “ezin onartu” direla. Bestetik gaineratu du ezin direla “normalizatu eta ahal den guztietan mobilizatu behar” dela Euskal Herria, “palestinarren itxaropenari ateak zabalik mantentzeko, eta argi eta ozen, inon ere ez, Gerrarik ez! adierazteko”.
Taldeak adierazi duenez, honakoak dira Palestinaren aurkako gerraren ondorioz jasotako datuak: Gazan 73.000 pertsona baina gehiago erail dituzte, beste 17.000 zaurituak izan dira, 1.700 eta 262 kazetari erail dituzte, Gazaren %50a israeldar militarrek kontraolatzen dute, familien %20ak otordu bakarra egiten du egunean, familien %65ek higiene faltarekin lotutako larruazaleko gaixotasunak izan dituzte, 700.000 haurrek ez dute hezkuntza formal iraunkorra jasotzeko modurik, eskolen %93 guztiz berreraiki behar dira, 63 unibertsitate suntsitu dituzte, errepideen %74a suntsitua dago, baita saneamendu sistemaren %80a eta sistema elektrikoaren %90a ere. Bestetik, Gernika-Palestinak nabarmendu du palestinar biztanleriaren %94k behar duela babeslekua, eta horietatik 1,2 milioi pertsona daudela babes egoera kritikoei aurre egiten.


