Kontxari bostekoa eman dio Donostia Arraun Lagunak-ek
'Lugañenea' traineruak historia idazten jarraitzen du, bigarren jardunaldian ere erakustaldia emanda. Donostiarrako neskek, berriz, seigarren postuan bukatu dute.
Donostia Arraun Lagunak-ek bosgarren Kontxako Bandera astindu duen unea, kaian.Joseba Parron San Sebastian Esperotako balentria egin du Donostia Arraun Lagunak-ek, bosgarren Kontxako Bandera irabazita. Horrela, San Juan eta Galizia ontziekin berdinduta ageri dira orain, Kontxaren palmares historikoan. Datorren sasoian, maila berean aritzen badira, marka hori gainditzeko aukera izan dezakete.
Bederatzi segundo luzeko abantailaren atera dira ohorezko txandan, eta hasieratik hautsi dute estropada. Atzean utzi dituzte San Juan, Tolosaldea eta Astillero, eta metroak jan ahala, distantzia areagotu dute. Lehen luzea bete eta ziaboga hartuta, indartsu bueltatu da Lugañenea ontzia Kontxako badian barrena. Hamar segundo atera dizkiote San Juani, hamabost Tolosaldeari eta hamasei Astillerori. Sailkapen orokorrean, minutu erdira geratu dira Batelerak. Beraz, Arraunek alde nabarmenarekin eskuratu du bosgarren Kontxa.
Donostiarrako neskak, berriz, lehen txandan aritu dira, eta ezin izan dute pasa den igandeko maila gainditu. Seigarren izan ziren, eta baita gaur ere. Sailkapenean gora egiteko esperantza zuten, baina ez da horrela izan. Haien txandan bigarren izan dira, Hibaikaren aurretik. Aldiz, atzean utzi dituzte Orio eta Zarautz. Kontxakoa oso baliagarria izango da Bantxa ontziarentzat, Euskotren ligako kanporaketei begira. Konfiantzarekin aritu ahal izango dira, zarauztarren aurretik ibili direlako.
Emakumezkoen bigarren jardunaldiko sailkapena:
1. Donostia Arraun Lagunak 10:31.32
2. San Juan 10:41.82 (+10.50)
3. Tolosaldea 10:46.68 (+15.36)
4. Astillero 10:48.04 (+16.72)
5. Hibaika 10:49.70 (+18.38)
6. Donostiarra 10:59.26 (+27.94)
7. Orio 10:59.60 (+28.28)
8. Zarautz 11:02.28 (+29.96)
Emakumezkoen Kontxako Banderaren sailkapen orokorra (bi jardunaldiak aintzat hartuta):
1. Donostia Arraun Lagunak 21:21.00
2. San Juan 21:42.04
3. Tolosaldea 21:45.54
4. Astillero 21:48.46
5. Hibaika 21:51.70
6. Donostiarra 22:02.20
7. Orio 22:07.74
8. Zarautz 22:09.04

