Soka hirukoak 'Nazka' abestia aurreratu du
Soka taldeko hiru kideak.Soka Antiguako Soka rock taldeak hilaren 17an plazaratuko du Ez da hemen lan labur berria. Bost abesti izango ditu, eta Nazka izenekoa da aurreratu dutena, bideoklip dibertigarri batekin.
Lan berria 2025eko abenduaren eta 2026ko urtarrilaren artean grabatu zuten Zestoako Gaztain estudioan, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. EP honekin “aro berri bati hasiera” eman nahi dio Patxi Crespo Arnaez (bateria eta ahotsa), Beñat Gartzia Lizarralde (gitarra) eta Mikel Arzelus Intxausti (baxua) musikariek osaturiko hirukoak.
2023an elkartu ziren, eta urtebete geroago igo ziren oholtza gainera. 2024. urte hartan kaleratu zuten taldearen izen bereko maketa, eta Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu eman zituzten. Orain, zuzenekoekin jarraitzeko gogotsu daude.

