Azoraren aurkako elkarretaratzera deitu du Kaleratzeak Stopek
Amarako Osasun Iturria kalea.Irutxuloko Hitza Kaleratzeak Stopek elkarretaratzera deitu du ostegunean, hilak 17, 11:00etan. Elkarretaratzea Azorak Grosen duen egoitzaren parean egingo dute, Pinares plazan. Kaleratzeak Stopek salatu duenez, emakume bat eta bere hiru urteko semea etxetik bota nahi ditu Azorak. Osasun Iturria kalean bizi dira ama eta semea, eta urriaren 4rako etxebizitza utzi ezean, etxegabetze salaketa jarriko du Azorak.
Etxegabetze berri honekin Azorak Osasun Iturri kalean 21 etxebizitza huts edukiko lituzkela adierazi du kolektiboak. Bestetik, Kaleratzeak Stopek salatu du Azorak hiru urteko luzapen automatikoaren aurka egin duela eta haren helburu bakarra kale horretako etxebizitzak hustea dela, errentak igo ahal izateko eta aldi baterako kontratuak egiteko.
Kolektiboak gaineratu du urriko udalbatzarako erregistroan honakoa eskatuko duela: “Udalari Donostian Azorak hutsik mantentzen dituen etxebizitzen nahitanahiezko etxegabetzea edo nahitaezko alokairua aplikatzea”. Eta etxebizitza kontseiluari eta Kontsumobideri Azoraren etxebizitzaren legea betetzen ez duten espekulazio praktikak ikertu eta zigortzea.

