Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilarien artean bederatzi domina eskuratu dituzte Europako txapelketan
Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire, dominekin.BAT Basque Team Kocaeliko (Turkia) Igeriketa Paralinpikoko Europako Txapelketa oparoa izan da Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrentzat. Irailaren 7tik 12ra bitartean jokaturiko txapelketan, bien artean bederatzi domina eskuratu zituzten.
Zudaire izan zen protagonista nagusia, sei domina lortu zituelako Zubietako igerilariak: erreleboko probetan lorturiko urrearekin eta zilarrarekin batera, beste hiru zilar irabazi zituen tximeleta erako 100 metrokoan, era askeko 100 eta 400 S8 metrokoetan, eta brontze bat bular estiloko 100 metroko proban, SB7 kategorian.
Llopisek, berriz, 34 puntuko estiloetako 4×100 metroko mistoan urrea jantzi zuen, eta zilarra bizkar erako 100 metrokoan S8 klasean –Espainiako errekorra eginez— eta 4×100 estilo libreko 34 puntuen erreleboan.

