Plan B taldearen agurra urriaren 3an izango da
Plan B hirukoa, Saguesen eskainitako kontzertu batean.Xabier Goienetxea Donostiako Plan B punk rock hirukoak bere ibilbideko azken kontzertua emango du urriaren 3an, Egiako Le Bukowski aretoan. Agur eta ohore! lelopean aurkeztu dute despedida.
Solomillo Wellington izango da talde gonbidatua. Ondoren, Gonzalo (NCC) ariko da musika jartzen. Sarrerak 10 euroan eskura daitezke aretoan bertan eta Trabaleku tabernan. Ateak 19:00etan ireki, eta kontzertuak 19:45ean hasiko dira.
2004an elkartu ziren, eta hainbat lan argitaratu ostean, batez ere, zuzenekoak eskaintzen aritu dira azken urteotan. Horrela, 22 urteko abenturari bukaera emango diote.

