Erakusketa Okendo Kultur Etxean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren asteagatik
Storyboardak, plastilinazko panpinak, maketak, etab. ikusi daitezke erakusketan.Donostiako Udala Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. astea ospatuko dute aurten eta Conflictivos Productions animaziozko ekoiztetxe valentziarrari eskainitako Bitxikeria, munstro eta makinen kabinetea erakusketa egongo da Okendo Kultur Etxean, gaurtik aurrera azaroaren 4ra arte.
Erakusketan ekoitzetxe valentziarrak 25 urtez egin duen ibilbidean egindako lana ikusi ahal izango da: storyboardak, plastilinazko panpinak, maketak, dekoratuak, atrezzoko objektuak… Gainera, azaroak 3an Fran Sanchezek zuendutako Conflictivos productions, 25 añosfracasando con todo éxito (2024) dokumentala ikusteko aukera egongo da, Okendo Kultur Etxeko areto nagusian.

