25. urteurrena ospatzeko jarduera ugari antolatu ditu Musikenek
Musikene zentroa, Donostian.Musikene 25 urte bete ditu Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, eta 2026-2027ko ikasturtean zehar ospatuko du urteurren hori, “hogei bat jarduera biltzen dituen egitarau bereziarekin”, zentroak nabarmendu duenez. Hemen daukazue egitarau osoa.
“Programazioak Musikeneren proiektu akademiko eta artistikoaren aniztasuna islatzen du”, azaldu du Musikenek: “Kontzertuak, euskal musika ondarea, ikerketa, bitartekaritza eta inklusioa izango dira ospakizunaren ardatz, eta ikasleek, irakasleek, ikasle ohiek, erakundeek, nazioarteko artistek eta musikaren arloko profesionalek hartuko dute parte”.
Horrela, honako jarduera hauek nabarmendu ditu zentroak: Jose Maria Usandizagaren Las golondrinas obraren bertsio osoa berreskuratzea, Kursaalean; Musikeneko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua, Carlos Kalmarrek zuzenduta, Bilboko Euskalduna Jauregian; Big Bandaren kontzertua, arte plastikoen alorreko euskal artistak omentzeko; Hans Abrahamsen konpositorearekin egingo den nazioarteko egoitza; Aniztasunari, Ekitateari eta Inklusioari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak, Kontserbatorioen Europako Elkartearekin lankidetzan; eta Euskal Musikaren Ikerketari buruzko Kongresua.

