Biogipuzkoako langileen baldintzak hobetzeko eskatu du ELAk
Biogipuzkoako langileak Egiako epaitegira gerturatu dira.ELA ELAk salatu du Osasun Ikerketarako Euskal Institutuak lau urte daramatzala Zientziaren Legea bete gabe. Langileak Egiako epaitegira gerturatu dira salaketa egiteko eta lan baldintza hobeak eskatzeko.
2022ko irailean sartu zen indarrean Zientziaren Legea eta haren arabera langileen kategoriak Osakidetzako kategoriekin hornitu behar dira eta karrera profesionala garatu behar da baita ere. Hala ere, langileek salatu dute legea ez dela bete eta ez dutela baldintzetan, ezta soldatetan, halakorik ikusi.
Langileek adierazi dute “egoeraren azken erantzulea Eusko Jaurlaritza dela” eta bera dela Osakidetzako langileekin parekatu behar dituena. Eusko Jaurlaritzak kudeaketa kategoriak parekatzea onartu du –nahiz eta langileek salatu duten oraindik ez duela bermatu–, langileek plantilla osoa parekatzea eskatu dute, ordea. Aurrekontua behar adina handitzea beharrezkoa dela nabarmendu dute langileek, “bikaintasun zientziari eutsi nahi bazaio, pertsona kualifikatuenak ekarri nahi badira eta ikertzaile berriak ondo prestatu nahi badira”.

