Sportek Hub egitasmoko lankidetza hitzarmena sinatu dute
Sportek Hub egitasmoko lankidetza hitzarmena sinatzeko ekitaldia. Jon Iraola Eibarko alkatea, Jon Insausti Donostiako alkatea eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzailea.Donostiako Udala 2021ean sortu zuten Sportek Hub egitasmoa, hainbat erakunderen artean, “balio erantsi handiko kirol industria sendotzeko asmoz”. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoak, Eibarko Udalak eta Donostiako Udalak hartzen dute parte Sportek Huben, eta, egitasmoa “sendotzeko prozesuan”, lankidetza hitzarmen berria sinatu zuten asteazkenean Jon Insausti Donostiako alkateak, Jon Iraola Eibarko alkateak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak.
Erakunde horiek ohar bateratu batean nabarmendu dutenez, “protokoloa sinatuta, akordio bat formalizatzeaz gainera, etorkizuneko kirol industria eraikitzen batera lan egiteko ikuspegi partekatu bat eta aliantza bat berretsi dira”. “Testuinguru horretan, kirolaren sektorearen erronka handiei erantzuteko, beharrezkoak da eragileen arteko lankidetza, bai eta eta ahalmenak, ezagutza, talentua eta esperientzia batzea ere”, gaineratu dute.
2021etik hona, hainbat programa eta jarduera garatu dituzte Sport Huben bidez, azaldu dutenez: “45 ekimen ekintzaile identifikatu eta babestu dira: haietatik 21 merkatuan diharduten enpresa berriak dira gaur egun. 2025ean, balio proposamenaren inguruko gogoeta-prozesu bat egin zuen Sportek Hubek; hala, bazkide sustatzaile guztiek adosturiko gobernantza eredu berri bat definitu zen. Horren emaitza gisa, fokua bereziki emakumezkoen SportsTechean duen kirol berrikuntzako lehen berrikuntza zentroa da Sportek Hub”.

