Porrontxoetako danborrada eta bazkaria, iruditan
Kolorez eta doinu alaiz bete du auzoa danborradak.Asier Gonzalez de San Pedro Porrontxoak ostegunean hasi ziren eta ordutik ez da aspertzeko aukerarik izan. Ezta izango ere datozen egunetan. Kantu jirako kideek abesti ezagunei ahotsa jarri diete eguerdi partean, handik oso gertu danborradak bere bidea abiatzen zuen bitartean.
Urtarrileko solemnitatetik urruti, auzoko festen izaerari lotuta, danborrada bizi eta koloretsua auzoan barrena ibili da. Koloretako ileordeak, aurpegi margotuak, apaingarriak… Joselontxo’s txarangak lagundutako jotako errepertorioa ere bestelakoa izan da, adin guztietako partaideak abesten jartzeko modukoa, Doraemon edota Dragoi Bola marrazki bizidunetako musikarekin.
Hona Asier Gonzalez de San Pedrok egindako argazkiak:
Ohiko zita horren ondoren, huts egiten ez duen beste baten ordua heldu da. Plaza Haundiz jendez bete da beste behin Porrontxoetako herri bazkarian. Mahaien bueltan jarrita, lagunekin eta ezagunekin otordu aparta egin dute.

