Danbor eta upel hotsek girotu dute arratsaldea Altzako Serafinetan
Altzako Serafinerako danborrada.Beñat Parra Serafinak ospatzen ari dira egunotan Altzako Arriaga eremuko auzuneetan, baita ondo ospatu ere. Hain justu, ostegunetik igandera, haur, gazte zein helduentzako hamarnaka jarduera antolatu ditu jai batzordeak, altzatar guztiek jai giroaz gozatzeko.
Horrela, larunbat arratsaldean (hilak 26), jaietako danborrada herrikoia egin dute auzoko kaleetan barrena, Boskotarrak elkartetik abiatuta. Ehundik gora parte hartzailerekin, danbor eta upel hotsak auzo osoan entzun dira. Bertan egon da IRUTXULOKO HITZA, eta, hain zuzen ere, jarraian, danborradako argazkiak ikus ditzakezue:

