Donostian bukatu du 'Helmuga ibiltaria' egitasmoa Sare Herritarrak, urtarrileko manifestaziora begira
Plaza Berrian egin zuen Sare Herritarrak 'Helmuga ibiltaria' ekimenaren bukaera.Aratz Garcia Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarra plataformak Helmuga ibiltaria egitasmoa egin du azken asteotan, urtarrilaren 9an Bilbon presoen etxeratzearen alde antolatu duen manifestazio nazionalera begira. Horrela, hileroko azken ostiraletan Donostian egin ohi duten karteladarekin bat eginez egin zuten ekimenaren itxiera, Parte Zaharreko Plaza Berrian, ostiral iluntzean (hilak 25).
112 presok espetxean jarraitzen dutela azaldu zuten Sareko kideek —95 EPPK kolektiboan eta hamazazpi kolektibotik kanpo—, eta, horregatik, “112 arrazoi” dituztela urtarrilaren 9an “Bilboko kaleak betetzeko”.
Jarraian, ekitaldiko argazkiak ikus ditzakezue, Aratz Garcia Zaldua argazkilariaren eskutik:

