Jaurlaritzaren eskuetan dago Aemeten Intxaurrondoko eraikin zaharra, gazteentzako 42 etxebizitza eraikitzeko
Intxaurrondoko Aemet erakundearen egoitza zaharrean eraikiko dituzten etxebizitzen simulazioa.Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuaren Ogasun Ministerioak formalizatu egin du Aemet erakundearen Intxaurrondoko egoitza zaharraren eraikinaren lagapena. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren eskuetan dago orain Parada Baserria kaleko 48. zenbakian dagoen Villa Etxaide Borda etxea, urte luzez utzita egon dena.

Intxaurrondoko Aemet erakundearen egoitza zaharrean eraikiko dituzten etxebizitzen simulazioa.Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak gazteentzako alokairu babestuko erregimeneko 42 zuzkidura apartamentu sortzeko erabiliko du eraikina, eta Alokabide alokairuaren euskal sozietate publikoak kudeatuko du. Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak azaldu duenez, zazpi milioi euro sartuko ditu 2027ko aurrekontuan “Villa Etxaide Borda etxea birgaitzeko eta eraikin horretan alokairu babestuko 42 zuzkidura apartamentu eraikitzeko”.
Era berean, “ezin dugu ondare publikoa edo gutxiegi erabilitako eraikinak eduki, hainbeste pertsonak etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunak dituzten bitartean”, adierazi du Denis Itxaso sailburuak, Intxaurrondoko eraikinaren lagapena gauzatu ostean.


