Azorak hogei etxebizitza presaz saldu nahi dituela salatu du Kaleratzeak Stopek
Kaleratzeak Stop plataformaren agerraldia, Azoraren egoitza nagusiaren aurrean.Kaleratzeak Stop Kaleratzeak Stopek salatu du Azorak Osasun Iturria eta Ategorrieta Etorbidean dituen hogei etxebizitza presaz saldu dituela, ez duelako nahitaezko desjabetze edo alkilerra ezartzerik nahi. Etxebizitza duinaren aldeko mugimenduak nabarmendu du Azora putre funtsak onura atera nahi izan duela, Donostiakoa metro karratu garestiena denez, etxebizitzak saltzeko prezio oso garestiak ezarriz. Hala, herritarrek eskura ezin ditzazkete, baina bai errentatzaile handiek eta txikiek. Azorak gaineratu du errentatzaile horiek ez dituztela etxebizitzak bertan bizitzeko erosten, haiekin espekulatzeko nahi dituztela ziurtatuz.
Bestetik, mugimenduak gogorarazi du, hilak 17an egin zutela prentsaurrekoa Azoraren Groseko egoitzaren aurrean, eta bertan salatu zutela Azoraren egitea eta jakinarazi zutela urriko udalbatzan mozio bat aurkeztuko zutela. Mozioan Kaleratzeak Stopek udalari eta etxebizitza kontseiluari nahitanahiezko etxegabetzea edo nahitaezko alokairua aplikatzea eskatuko diote.
Azorak mozioan egingo diren eskakizunei ihes egiteko “egun batetik bestera” Osasun Iturria eta Ategorrieta kaleetan dituen etxebizitza hutsetako batzuk salmentan jarri dituela salatu du Kaleratzeak Stopek. Amaitzeko nabarmendu du ez duela onartuko etxegabetzerik alokairua ez ordaintzeagatik edo kontratua ez amaitzeagatik eta gogorarazi du etxebizitza izatea eskubide bat dela, ez negozio bat.

