Zinemaldiko Klasikoak sailak hamaika film eskainiko ditu Tabakaleran
'Ander eta Yul' pelikulako fotograma bat.Euskadiko Filmategia Urritik abendura artean, Zinemaldiarekin lankidetzan, Euskadiko Filmategiaren Klaskikoak sailak hamaika film proiektatuko ditu Donostian (baita Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen ere), Tabakaleran. Hemen Tabakaleran eskainiko diren filmen zerrenda: Casablanca (1942), Safety Last!/Euli gizona (1923), Yôjinbô (1961), Ander eta Yul (1989), El Cebo (1958), Queen Kelly/Kelly erregina (1929), La Amiga (1988), La Ciociara (1960), La reine Margot/La reina Margot (1994), Voldtekt (1971) eta The Sugarland Express (1974).
Zikloa urriarren 7an hasiko da Gasteizen, baina Donostian lehen proiekzioa bi egun beranduago, hilaren 9an, izango da. Casablanca filma izango da Tabakaleran proiektatuko den lehen filma, 19:00etan –Tabakaleran egingo dituzten proiekzio guztiak 19:00etan izango dira–.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin ere lankidetza egingo du Klasikoak sailak, eta El Cebo (1958) filma proiektatuko dute. Donostian egingo duten proiekzioa azaroaren 6an izango da.
Sarrerak Tabakaleran eskuratu ahal izango dira fisikoki, edo webgunean online egin nahi ezkero.

