Hamargarren Aspace eguna ospatuko dute larunbatean
2025ko Aspace eguna.Aspace Aspace Garun Paralisi Familia elkateak larunbatean, urriak 3, ospatuko du Loratuz Aspace eguna hamargarren aldiz. Jaia goizean hasiko dute, 11:30ean, Alderdi Ederren. Bertan Aspalagun sariak banatuko dituzte eta garun paralisia duten pertsonen inklusioan laguntzen duten pertsonei eta erakundeei aitortza egingo zaie.
Ondoren martxa inklusiboa egingo dute, Alderdi Ederretik Ondarretara, eta segidan Goienetxera igoko dira, Aspaceren egoitzara. Han bazkariaren ondoren hainbat jarduera antolatu dituzte: bingo inklusiboa –sariekin–, haurrentzako tailerrak eta jolasak, Simon Ezkiagaren kontzertua, Hugo eta Freddy DJen eskutik Diskofesta, Real Sociedad fundazioaren txokoa eta Zapotxinen ikuskizuna, besteak beste. Jaiaren amaiera 18:00etan izango da.

