Nautikoko eskailera berria jartzen ari dira
Nautikoko eskailera berria jartzeko eta egokitzeko lanak.Inaxio Esnaola Astelehenean hasi ziren Nautikoko ontziralekura ematen duen eskailera berria jartzeko lanekin. Egitura berria kokatu ondoren, ostiralerako guztiz erabilgarri egotea aurreikusten du udalak. Eskailera berriak 18 metroko luzera, 6 metroko luzera eta 3,5 tonako pisua dauka.
Zaharrak zenbait zailtasunak sortzen zituen ontziralekua erabili ohi zutenentzat. Gainera, helburua da eskailera egokiagoa eta seguruagoa izatea, uraren sarrera eta irteera errazteko, batez ere espazio horretatik jarduera nautikoak egiten dituztenentzat.

