Asteburu honetarako plan bila zabiltza Donostian?
Askotariko onddo eta perretxikoak ikusteko aukera izan zuten Loiolako Perretxiko Jaian.Nagore Garmendia Zer plan duzu asteburu honetan Donostian? Gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (hilak 2), musika proposamen bat: Paul San Martin Trio blues hirukote donostiarrak joko du Aieteko Topalekuan, 17:30ean, doako sarrerarekin.
Larunbatean (hilak 3), Txotxongilo antzerkiaren Sorginduak ikuskizuna da gure gomendioa. Tabakalerako Kutxa Kluban egingo dute, 17:30ean, eta sarrera doakoa izango da.
Igandean (hilak 4), onddo eta perretxiko zaleentzako proposamen berezia: XXVII. Jardunaldi Mikologikoak egiten ari dira Loiolan, eta bukaerako festa egingo dute igandean, 10:30ean hasita, Latsarien plazan.
Bonus track. Astean zehar plan bat egin nahi izanez gero, hementxe gure gomendioa: Emakume Zientzialarien Argitan zikloan, Miren Berasategik Adimen artifiziala auzitan hitzaldia emango du, Ernest Lluch Kultur Etxean, asteartean (hilak 6), 19:00etan.

