Beldurrezko Astearen gazte epaimahaian parte hartzeko izena emateko epea ireki dute
Beldurrezko Asteko proiekzio bateko hainbat ikusle.Beldurrezko Astea Gaur ireki dute 37. Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen gazte epaimahaiaren parte izateko izen-ematea. 18 eta 30 urte arteko gazteek eman dezakete izena bertan parte hartzeko.
Epaimahaikideek urriaren 30eko arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Antzoki Zaharrean proiektatuko diren hainbat film labur ikusi, eta ondoren, dagokion bozketa egin beharko dute.
Izen-ematea Donostiako Udalaren Gazteria Sailaren webgunean egin behar da, eta hilaren 20ra arte egongo da irekita. Bi egun geroago, hilaren 22an, egingo dute epaimahaia osatuko duten kideak aukeratzeko zozketa. Parte hartzea konfirmatu beharko da hala ere, hilaren 26aren aurretik.

