Gazte Epaimahaiean parte hartzeko izena emateko epea zabalik
Gaur ireki du Donostiako Udalak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Gazte Epaimahaiean parte hartzeko izen ematea. 18 eta 30 urte arteko gazteek eman dezakete izena bertan parte hartzeko; epaimahaikideek urriaren 30eko arratsaldean 16:00etatik aurrera Antzoki Zaharrean proiektatuko diren hainbat film labur ikusi, eta ondoren, dagokion bozkaketa egin beharko dute.
Izen ematea Donostiako Udalaren webgunean egin behar da eta hilaren 20ra arte egongo da irekita. Bi egun beranduago, hilak 22an, egingo dute epaimahaia osatuko duten kideak aukeratzeko zozketa. Parte hartzea konfirmatu beharko da hala ere, hilaren 26a aurretik.

