Minbiziaren Aurka Euskadin elkarteak kongresua antolatu du
Minbiziaren Aurka IV. Kongresua aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundian.Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Euskadi Minbiziaren Aurka IV. Kongresua antolatu du Minbiziaren Aurka Euskadin elkarteak, Kursaalean. Hilaren 16an antolatu du elkarteak kongresua Pazientea eragile eraldatzaile gisa lelopean eta arreta minbizia duten pertsonen paper aktiboan jartzea du helburu. Eguna inaugurazio ekitaldiarekin hasiko dute, segidan mahai inguru bat antolatu dute eta ondoren tailerrak ere egongo dira.
Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako foru diputatuak “garrantzi handiko” topagunea izango dela ziurtatu du: “Ezinbestekoa da erakundeak, gizarte eragileak eta herritarrak eskutik helduta lan egitea; horixe da guztion ongizate integralean aurrera egiten jarraitzeko bide bakarra”.
Kalitatezko arretak sendatzeaz gain entzun, ulertu, lagundu eta zaindu ere egiten duela nabarmendu du Marisa Arriola Minbiziaren Aurka Euskadin elkarteko presidenteak. Rosa Gomez elkarteko paziente eta boluntarioak gaineratu du prozesu onkologiko batetik pasa diren edo pasatzen ari diren pertsonen parte hartzea “denontzat positiboa” dela.
Izena emateko epea hilak 12ra arte luzatuko da eta kongresuaren webgunean egin daiteke. Egunean bertan, urriak 16, plaza libreak geratu diren tailerretan izena emateko aukera ere egongo da.

