Txaparreneko pasabidearen galtzada berrituko dute, segurtasuna hobetzeko
Txaparrene pasealekuko pasabidea.Donostiako Udala Datorren astetik aurrera, Intxaurrondo eta Herrera lotzen dituen Txaparrene pasealekuko pasabidearen galtzada berritzen hasiko dira; GI-20 errepidearen gaineko zatia. Lanek 42.985 euroko aurrekontua dute.
Udalak jakinarazi duenez, oxidazioak eragindako metalezko euskarria konponduko dituzte, eta dagoen galtzadaren ordez, izpi ultramoreekiko erresistentea den poliuretanozko estaldura irristagaitza jarriko dute, erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko.
Obrak hiru asteko iraupena izango du, eguraldiak laguntzen badu, eta faseka egingo dituzte, pasabide irekita egon dadin.

