Martuteneko jaietako danborrada, iruditan
Martuteneko jaietako danborrada.Asier Gonzalez de San Pedro Martutene jaietan murgilduta dago jada. Atzo arratsaldean eman zitzaien hasiera ospakizunei, eta festetako lehen egunak ekitaldi nagusi eta jendetsu bat izan zuen protagonista: danborrada.
Arratsaldea iluntzen zihoan heinean, auzoko kaleak danbor eta upelen hotsez bete ziren, eta auzotarrak ere hurbildu ziren espaloietan desfileaz gozatu eta festari behar bezalako ongietorria emateko. Danborradaren arrakastaren ondotik, asteburu osoan zehar aspertzeko tarterik ez da izango Martutenen, adin guztientzako egitarau zabala antolatu baitute datozen egunetarako.
Hona hemen Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariaren irudi batzuk:

