Superxagu jaietako bazkari herrikoia, iruditan
Paella jana egin dute Superxagu jaietan.Nagore Garmendia Amara Berriko Superxagu jaiek aurrera jarraitzen dute, eta oraingoan gastronomia izan da protagonista nagusia. Auzotarrek Armerien plaza sukalde erraldoi bihurtu dute eta txosna gunean elkartu dira bazkari herrikoi jendetsu batez gozatzeko, festetako egitarauaren hitzordu garrantzitsuenetako batean.
Aurtengo bazkarirako, ohi moduan, paella izan da menu izarra. Kuadrillak eta familiak plazaren inguruan bildu dira, mahaiak prestatu eta elkarrekin bazkaltzeko. Lagunarteko giroa lagun, auzoa paella usainez bete da, eta jai batzordeak Irabazlea paellari eman dio garaikurra.

