Superxagu jaietako danborrada, iruditan
Superxagu jaietako danborrada.Aitor Erkizia Atzo arratsaldean aldatu zen, erabat, Amara Berriko eguneroko erritmoa, aurtengo Superxagu jaiek eztanda egin baitzuten. Festari hasiera emateko ardura, nola ez, danborradak izan zuen, eta auzoko kaleak musikaz eta giro bikainez bete ziren lehen ordutik.
Dozenaka lagunek hartu zuten parte arratsaldeko desfilean, eta danbor zein kupelen burrunbak auzotar ugari erakarri zituen, ospakizunarekin bat egitera. Atzoko ekitaldi arrakastatsu honek bide eman die datozen egunetako ospakizunei; izan ere, amaratarrrek hamaika jarduera eta hitzordu izango dituzte asteburuak irauten duen bitartean festaz gozatzen jarraitzeko.
Hona hemen Aitor Erkizia argazkilariaren irudi batzuk:

