‘Hippopotami’ lanak irabazi du film labur onenaren saria Donosskino jaialdian
Hilaren 10ean banatu zituzten Donosskino jaialdiko sariak.Donosskino Donosskino jaialdiaren hamargarren edizioak bere sariak banatu ditu, eta JJ Lin-en Hippopotami lanak eskuratu du film labur onenaren saria. Maider Uriarte kazetariak, Andrés Daniel Sainz zuzendariak eta Juantxu Beloki argazki zuzendariak osatutako epaimahaiak nabarmendu du saria eman diotela “harreman pertsonalak tratatzeko moduagatik eta inozentziaren galera azaltzeko moduagatik”.
Beste sari nagusiei dagokienez, Tom Van Armaet zuzendari belgikarraren Hearts of Stone lanak publikoaren saria jaso du. Era berean, Euskal film labur onenaren saria Lara Izagirreren El regalo lanarentzat izan da. Eta, Haley Joel Osment aktoreak interpretazio onenaren saria eraman du, John de Menilen Main Man filmean egindako lanagatik.

