Martuteneko sagardo jaia, iruditan
Martuteneko jaietako sagardo jaia.Nagore Garmendia Martuteneko jaiak pil-pilean dira, eta gaur goizean auzotar zein bisitariek hitzordu nagusietako bat izan dute: festetako sagardo jaia.
Goizetik hasita, sagardo dastatzeak hartu ditu ikastolako patioak, eta bertaratu direnek hainbat upategitako sagardoak probatzeko aukera izan dute, talo eta txorizo egosi pintxoekin lagunduta. Aizkolariak, euskal musika eta lagun giroa izan dira nagusi goiz osoan zehar, txotx garaiari aurrerapen txiki bat eginez.
Jai giro aparta nagusitu da gaurkoan, eta arratsaldean zehar ere festak etenik gabe jarraituko du Martutene osoan prestatutako egitarau oparoari esker.

