Niña Coyote eta Chico Tornadok eta BALA taldeak 'NIÑA BALA' EP bateratua kaleratu dute
Niña Coyote eta Chico Tornadok eta BALA taldeak 'NIÑA BALA' EP bateratua kaleratu dute.Niña Coyote eta Chico Tornado Rock doinuen zaleek badute zer ospatu. Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarrak eta BALA talde galiziarrak indarrak batu dituzte eta NIÑA BALA izeneko sei abestiz osatutako EP berria kaleratu dute.
Lan berria dagoeneko eskuragarri dago ohiko plataforma digital guztietan streaming bidez entzuteko. Horrez gain, formatu fisikoa nahiago dutenentzat, diskoa salgai jarri dute bai Niña Coyote eta Chico Tornadoren baita BALAren online dendan ere.

