61. Behobia-Donostiako domina aurkeztu dute
2026ko Behobia-Donostia lasterketako domina.Fortuna K.E. Kontxako erlojuetan aurkeztu dute 61. Behobia-Donostia lasterketan banatuko dituzten dominak Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta Maialen Arizkorreta lasterketako marketin arduradunak. Lasterketa amaituko duten pertsona orok jasoko du domina azaroaren 8an.
Aurtengo dominaren inspirazio iturria Kontxako badia dela nabarmendu du Arizkorretak, eta azaldu du “Behobia-Donostia amaitu ondoren milaka korrikalarik itsasoan bainu bat emateko tradizio polit horri omenaldia” egiten diola. Bestetik, gaineratu du, lasterketa egunean bertan, Alderdi Ederren, udaletxe aurrean, zerbitzu berri bat jarriko dutela dominan norberaren izena eta denbora jartzeko.

