'Albina Stardusten 10. mandamendua' Dabadaban grabatuko dute
'Albina Stardusten 10 mandamenduak' podcastaren irudia.Ulua Albina Stardustek Dabadaban, zuzenean, grabatuko du bere podcastaren hamargarren atala, Bermut trabestia egin bitartean, larunbat honetan, hilak 17, 12:00etan. Otsailean hasi zuen drag artista ez bitarrak Albina Stardusten 10 mandamenduak podcasta.
Hainbat gonbidatu izan ditu orduztik podcastean: Porrotx, Maruxak, Laida Ruiz, Danel Galdera, Haizemin… besteak beste, eta haietako batzuk ere Dabadaban egongo dira; baita Aimarz eta Kiliki ere.
Hamargarren mandamenduaren grabaketara gerturatzeko gonbita egin du bere sare sozialetan. Sarrera doakoa izango da.


