EAJk Jon Insausti proposatu du Donostiako alkategai izateko
Jon Insausti alkatea, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.Donostiako Udala Aurreikusita zegoen moduan, Euzko Alderdi Jeltzaleak Jon Insausti Donostiako egungo alkatea proposatu du, 2027ko udal hauteskundeetan EAJren alkategaia izateko. Orain, alderdiaren barne antolaketak zehazten duen moduan, proposamena berretsi beharko dute jeltzaleek, Donostiako bost batzarretan.
Insaustik Donostiako “garai berria indarrez eta ilusioz gidatzea” da EAJren helburua. Duela urtebete da Donostiako alkatea Insausti, Eneko Goiak kargua utzi ostean hartu baitzuen alkatetza; beraz, ezustekorik ezean, alkategai gisa lehenengo aldiz aurkeztuko da hauteskundeetara Insausti, 2027ko udaberrian.
EAJren hitzetan, Insausti “estilo propioa” duen alkate bat izaten ari da: “Guztiz donostiarra, ilusioa piztu duena eta erakutsi duena posible dela entzutea eta erabakiak hartzea, gaurko beharrei erantzutea eta biharko hiria anbizioz eraikitzea”.

