Nucleo Nacional talde faxistak pintaketak egin ditu Ibaetako Campusean
Nucleo Nacional talde faxistaren pintaketak Ibaetako CampuseanIbaeta Martxan Nucleo Nacional talde faxistak, pintaketak egin ditu gaur Ibaetako campusean. “Arriba España” eta “Gora Espainia” idatzi dute, talde neonaziarekin logoarekin batera. Hainbat ekintzailek pintaketak borratu egin dituzte eta “Faxismoa suntsitu” idatzi dute.
Ibaeta Martxan ikasleen proiektu komunikatiboak eman du jakitera gertatutakoa. Adierazi dutenez, “irakurketa erreakzionario eta faxistak hedatzen ari diren honetan, geroz eta betebehar handiagoa dugu propaganda eta ideia faxista ororen kontra egin eta ideia antifaxistak zabaltzea”.
Lehen aldia da Nucleo Nacional talde ultraeskuindarrak Donostian ekintza bat egiten duela, tarteka, pegatina bat edo beste agertu izan den arren. Donostia Antifaxista gisako plataformek, ordea, ohartarazi dute ugaritu izan direla.

