Abesbatzen Astea hiriko bost elizetan egingo dute
Letoniako Mixed Choir Juventus abesbatza.Donostia Kultura Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, 2026ko Abesbatzen Astea antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa jokatzen den bitartean. Urriaren 27tik 30era bitartean, bost emanaldi programatu dituzte Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amara auzoetako elizetan. Indonesia, Alemania, Letonia eta Italiako koruak ariko dira kantuan. Kontzertu guztiak debaldekoak izango dira.
Parte hartuko duten talde koralen aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Astearen ezaugarriak. Auzoetan dauden elizetan izango dira kontzertu hauek, auzo horietan kokatzen diren kultur etxeetatik kanpo. Horrela, gune zabalago hauetan musika koral zale gehiago elkartzeko eta eskaintza bera ere hedatzeko aukera ezin hobea izango da.
Egitaraua:
- Urriaren 27an, 20:30ean, Loiolako Jesusen bihotza parrokian: Ensemble Vocapella Limburg (Alemania).
- Urriaren 28an, 20:00etan, Espiritu Santuaren parrokian (Ibaeta): Mixed Choir Juventus (Letonia).
- Urriaren 29an, 20:00etan, San Martzial parrokian (Altza): Vox Angelica Choir (Indonesia).
- Urriaren 29an, 20:15ean, Amarako Karmeliten elizan: Coro Musicanova (Italia).
- Urriaren 30ean, 20:00etan, San Ignazio parrokian: Zwozwoeins Mens Choir (Alemania).

