Etxebizitzaren auzia udal batzarrera eramango du EH Bilduk
Ricardo Burutaran EH Bilduko zinegotzia.EH Bildu Ricardo Butaran zinegotziak gaur goizean jakinarazi duenez, hilak 19an udal batzordean eztabaidatzeko bi ekimen erregistratu ditu EH Bilduk. Butaranek udal gobernuak dituen baliabide guztiak aplikatu behar dituela “edukitzaile handien etxebizitza hutsak merkatura ateratzeko”.
Hala, udalak eskura dituen tresna legal guztiak arakatu eta aplikatzea EH Bilduk premiazkotzat jotzen duela ziurtatu du zinegotziak, “bizitegi babesgabetasuneko egoerak prebenitzeko eta etxebizitza eskubidea bermatzen laguntzeko”.
Udal Gobernuari bi galdera luzatu dizkio EH Bilduk: zergatik ez dago Udal Gobernua indarrean dauden araudi aurreikuspenak aplikatzen? Zerbait egiteko asmoa al du, bereziki edukitzaile handiekin?
OHZei dagokienez –Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga– , zinegotziak nabarmendu du beharrezkoa dela jakitea “hirian ba ote dagoen etxebizitza hutsen jabe diren beste edukitzaile handirik, eta horietako zenbatek duten OHZren errekargua”.

