Euskadi Minbiziaren Aurka IV. Kongresua aurrera eramaten ari dira Kursaalen
Ongi etorri ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, alkateak eta ahaldun nagusiak. Aizpea Aizpurua Minbiziaren Aurka Euskadin elkarteak antolatutako Euskadi Minbiziaren Aurka IV. Kongresua aurrera eramaten ari dira Kursaalen. Pazientea eragile eraldatzaile gisa lelopean, arreta minbizia duten pertsonen paper aktiboan jartzea helburu du.
Irekiera ekitaldian, besteak beste, Jon Insausti alkateak, Eider Mendoza ahaldun nagusiak eta elkarteko presidentea Marisa Arriolak parte hartu dute. Ondoren, zortzi tailer parte hartzaile eta Elkarrekin saretuz topagunea gauzatu dute.
Kongresua pazienteentzako eta senideentzako topagune berritzaile, parte hartzaile eta bereizgarria da. Hainbat bizipen entzun, aurrerapen teknologikoak ezagutarazi eta beste errealitate batzuetatik ikasteko aukera izatea nahi dute.

