Gizon bat kartzelaratu dute adin txikiko neska bat bortxatzeagatik
Zubietako kartzelaren artxiboko irudia.Eguzki Adin txikiko neska Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean zegoela egin zuen gizonak sexu erasoa, 2024ean, Donostian. Epaiaren arabera gizonak bazekien neska adin txikikoa zela, elkar ezagutu zutenean esan ziolako neskak.
Gizonari honako zigorra jarri dio Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak: alde batetik sei urteko kartzela zigorra sexu askatasunaren aurkako delitu jarraiagatik. Neskarengandik 300 metrotara mantendu beharko du zortzi urtez eta ezin du haren etxe, lantoki edo maiz joaten den lekuetara gerturatu, ezta harekin hitz egin ere. Kartzela zigorra bete ondoren, beste zortzi urtez zaintzapeko askatasunean egongo da. Gainera, neskari 4.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio.
Sententziari ezin zaio helegitea jarri.

