Udazken bero honetan
Txankletez betetako kaxoi bat.Joseba Parron San Sebastian Uda amaitu dela diote; dirudienez, eguraldiari abisua berandu pasatu diogu, ordea.
Batzuek armairu aldaketa egin al duten galdetu nion neure buruari aurrekoan, neguko arropa gutxi behar izan dugulako, oraingoz, udazken honetan.
Euria bai, ez behar bezain beste, egin duela. Aterki ahaztuak bat baino gehiago izan direla ere seguru nago. Egongo da goizean etxetik euritan irten eta lanera aterkia eraman ondoren, zerua oskarbitu eta aterkia lantokian ahaztua utzi duenik.
Ez dakit, baina, txankletak gordetzeko –edo botatzeko– garaia iritsi den oraindik. Baduelako halako nostalgia puntu bat ere, udazkenean txankletekin ibiltzeak.
Badiote udazkena datorrela, gaur bertan tenperaturek behera egingo dutela eta udazkenean ohikoagoa den eguraldia izango dugula.
Ikusi beharko dugu, ea hala mantentzen den, edo datorren astean 17-23ºC inguruan ibiliko garen berriz.
Udazkeneko tenperaturak benetan baldin badatoz, ordea, armairu aldaketa oraindik egin ez dugunok, martxan jarri beharko dugu.

