Ehiza txakurrak Animalien Osasunaren Legean sartzeko eskatu dute animalistek Donostian
PACMA alderdiak deituta, ehiza txakurrak Animalien Osasunaren Legean sartzearen aldeko elkarretaratzea egin zuten Donostian igandean.PACMA PACMA alderdi animalistak deituta, elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek igandean Donostiako Alderdi Ederren, ehiza txakurren ongizatearen alde.
Zehazki, ehizarako eta beste jarduera batzuetarako erabiltzen diren txakurrak Espainiako Animalien Osasunaren Legean kontuan izan ditzatela nahi dute animalistek, eta, Donostian ez ezik, Hego Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko beste hainbat hiritan ere egin zituzten mobilizazioak.
Txakurren babesa “erabiltzen diren jardueraren araberakoa ez izatea” eskatu zuten PACMAkoek, baita “salbuespenekin” bukatzeko ere. Hain zuzen ere, ehizara, zaintzara eta artzaintzara bideratutako txakurrek zein jarduera profesional eta espezifikoentzat eta segurtasun kidegoentzat erabiltzen direnek babes maila bera edukitzea nahi du alderdi animalistak, “abandonuari eta tratu txarrei aurre egiteko neurriekin”.

